Irakurlea Uranda herrixkako bizimoduaren partaide da, mendi handi baten beheko aldean dago herrixka eta bertan guztiek elkar ezagutzen dute. Herrixka da daukaten guztia eta apur honekin biziraun behar dute. Eguneroko bizimodua ez da inoiz eteten jai errituak dauden arte. Pasioa eta maitasuna eguneroko kezken menpe daude, baina une oro dauzkate gogoan, musika eta dantzen ondorioz berpizten den su ezkutuaren antzera. Teresa eta Javierrek gaztetatik elkar ezagutzen dute eta inguruak bultzaturik elkartuko dira. Javier gerra zibilean parte hartzeko erreklutatu dute eta joan aurretik bereganako sentitzen duen amodioa aitortzen dio Teresari. Gazte herabeak gutunak bidaltzen dizkio frontetik. Geroxeago, desertatu eta herrixkara ihes egiten du, eta ezkutuan ikusten dute elkar. Teresa haurdun geratzen da. Jarraipena familia bati buruzko istorio bat da, kolorez beterik, garapen politiko baten oinarria izanik, arazo pertsonalak konpontzen saiatzen dena. Luciak, Teresaren alabak, jaio den herrixkatik alde egitea lortzen du. Evamar, Luciaren alaba, bere gurasoen gurari materialisten aurka errebelatzen da. Ikasketak hasten ditu, eta maitasuna zein botere menperatzailearen aurkako erresistentzia politikoa ezagutzen ditu. Dauzkan ideia iraultzaileek bere aiton-amona bizi diren herrixkako lasaitasun eta kontserbadurismoaren aurkakoak dirudite. Aitona Javierrekin dauzkan elkarrizketek oreka ekarriko diote bizitzari. |