‘Uranda inon dagoen herria da, nire haurtzaro eta gaztaro garaietatik gogoratzen ditudan herrietatik aterata. Urandan den-dena posible zen. Hantxe, nire gurasoek ni naizen herrietako behin eta berriro kontatutako istorioak bizitzara itzuli ziren. Horrela joan zen sortzen Urandako dekoratua. Agian herri hau Euskal Herriko mapan aurkitu nahi izando duzu, baina niretzat Uranda leku guztietan egon liteke, edonon daudelako jeneralak, grisez jantzitako gizonak, mendiko kobazuloak, herrixkak, hiriak eta hiriburuak, iparralde bat eta hegoalde bat, baita leku batetik bestera dihoan jendea, zerbait hobea, zerbait berria, zerbait ezberdinaren bila. (…) Halere, istorio honekin hasteko benetako motibazioa nire izeba bati eginako bisita izan zen. Alzheimerra zuen, nik inoiz ikusita nuen gaixotasuna, beraz, bere etxean emandako arratsaldea benetan hunkigarria egin zitzaidan. Han zegoen bera, eserita, antzinako argazki-albuma esku artean, guztiok bere inguruan, bere ilobak, seme-alabak, anai-arrebak, denok… Orduan argazkiak seinalatu eta aspaldiko istorioak kontatzen hasi zen, gazte garaikoak, oraindik inoren ama, amona edo izeba ez zela garaietakoak. Hauek kontatzen zituen einean, izandako neska gaztean bihurtu zen. Guztiok harrituta begiratzen genuen. Eta orduan, nik pentsatu nuen: bai, hori guztioei gertatzen zaigu. Jendeak ama edo amona gisa ezagutzen gaitu, baina ez dute ideiarik ere, ez nolakoak ginen ezta nola sentitzen ginen oraindik halakorik ez ginenean. Ideia horrekin bueltaka ibili nintzen garai batean, eta horrek bultzatu ninduen ikuspuntu ezberdinetatik ikusitako liburua idaztera. Irakurleak ikusten du adibidez Javier nolakoa den eta nola sentitzen den mutil gaztea izanda, baina bere biloba Evamar ezin izando du hori inoiz jakin. Beti ezagutuko du “Aitona Javier” bezala. |