Kristina Goikoetxea Langarika 1995 urteaz geroztik Herbehereetan bizi da. Granadan itzulpengintza ikasketak burutu ondoren Leiden-en nederlandar literatura aztertzeko beka bat jaso zuen. Hainbat beka eman zizkioten jarraian eta 1999. ean Leiden-go unibertsitatean Nederlandar Ikasketetan lizentziatu zen. Lizentziaturaren tesina osatzeko asmoz, sei hilabete eman zituen Lurmutur Hiri-ko Unibertsitatean.  
Hegoafrikan egin zuen literatura-ikerkuntzen haritik, Riana Scheepers idazle hegoafrikarraren Die ding in die vuur (La cosa en el fuego) liburua itzuli zuen. Garai horietan kazetari lanak egin zituen hainbat kultur hedabideetarako, euskaraz zein gaztelaniaz. Beraren istorioak kontatzeari garrantzi handiagoa eman eta, Utrecht-eko Arte Eskolako Idazleen Prestakuntza sarbide frogak egin zituen. “Bertako eskolan eman nituen bi urte horietan inspirazio-iturri garrantzitsuak aurkitu nituen Edward van de Vendel, nere aholkularia eta Kader Abdolah irakasleengan batipat. Azken honek irakatsi zidan nederlandar hizkuntzaren erabilera doanik dela guztion gozamenerako.” Duela zazpi urtetik kultur kazetari eta itzultzaile dihardu Amsterdam-en.