Erreakzioak

"Ordu askoz segitu ahal izango nuke irakurtzen. Oso lan hunkigarria da, oso ondo idatzia eta antolatuta dago, bukaera originala, harrigarri eta oso sinesgarria batetik, eta bizirik dauden pertsonaia batzuekin. Herriaren eta hiriaren arteko tentsioa, tradizioa eta modernitatearena, gazteena eta helduena, lazgarri den indar narratiboaz idatzia dago. Inplizitua era magistralean adierazten da. Pintzelkada pare batzuekin Almodovarren irudiak bisualki gogora ekartzen dira. Denboraz kanpoko lana da, sinestezinak diren aurkikuntza batzuei esker. Estiloa naturala da, laburra, bakuna (staccato) eta zintzoa, eta duen karga dramatikoak tarteka oilo-ipurdia jartzen dizu. Esaldi eta metafora batzuk benetan dastatzera iritsi naiz. Hain da sakona testua non batzuetan mantrak irakurtzen ari zarela ematen duen."

Goedele de Sterck, literatura itzultzailea.

"Irakurtzen hasten zarenean, noizbait horrelako libururen bat irakurri duzula pentsatzen duzu, baina ez da batere egia. Horixe da gustatzen zaidana, harritu nazatela."

Annemarie, "Pantheonboekhandel" liburutegitik.

"Fantasiak oso iradoki ninduen, alegia, pertsonaiek analisi psikologorik ez izateak eta hortxe geldorik egoteak, zuhaitzen antzera, eguraldiaren gorabeherak jasaten. Baina hori bai, horren biziak! Venezuelan dagoen neure herriko magia sentitu nuen. Arbasoen kondairak. Liburuen bidez  ez baizik eta gure fantasian bakarrik dokumentatu dezakegun historia. Amonen superstizioa, beraien kutunekin eta edabeekin. Evamar istorio bakuna da, kontatzen den moduagatik handi egiten dena."

Nelys Velazquez.

"Gidoi bat besterik az balitzan dago idatzia. Idatzirik dagoena filmatzen bada, bere kabuz filme bat sortuko litzateke. Detaile magistralak existitzen dira liburu honetan. Narratzailearen falta nabarmena izan zen gehien gustatu zitzaidana. Istorioak bere burua narratzen duela dirudi, idazlerik behar ez balu bezala. Evamar hunkigarria eta indartsua iruditu zitzaidan, hasieratik bukaera arte".

Erik Pezarro, zinema itzultzailea.