Harakinaren ganbara txorizo ta odolkiz betea zegoen, arropak zintzilikatzeko sokan eskegita beheko dendan salduak izan bitartean. Erosteko aukera ez zegoen herriko guztien eskuetan. Dirurik ez zutenentzat harakinak beti asmatzen zuen zerbait. Teresak dastatutako azken txorizoa, jertse lodi baten truke lortu zuten ahizpek . Hain zuzen ere udazken osoan zehar ta gabonak heldu arte Teresak ehundutako jertsea. Harakin gazte gizenak berak hiltzen zituen txerri ta behiak bezain bihotz handia zuen. Teresak Javier txorizo ta odolkien artean irudikatzen zuen, adi adi leiho txikitik begira. Masail gorridun harakinak gora igotzen utziko zion. Bere ardura bakarra gauez joatea zen, izan ere herria txikia zen ta besteek zer egiten zuten denek zekiten |